XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UZTAILAREN 12ko 30/1988 FORU DEKRETUA, IZAERA URBANOKO ONDASUN HIGIEZINAK. MERKATUKO BATAZBESTEKO SALNEURRIEN ARABERA BALORATZEARI BURUZKOA.

Nola Ondorengotze eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko 5/1987 Foru Arauak hala Ondare Eskualdatzeen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Foru Arauak erabakitzen dutenez, transmititzen den ondasun edo eskubidearen egiazko balioak zehaztuko du kasuko oinarri zergagarria, Zergekiko Foru-Arau Orokorrean zehaztu bitartekoei jarraiki Administrazioari dagokiolarik adierazi balioa egiaztatzea.

Adierazi Foru Arauaren 52. artikuluan eratzen diren bitartekoen artean, balorazioa merkatuko batazbesteko salneurriei atxekiz egitean datza, horrek abantailak bait dakarzkie hala zergapekoei nola Administrazioari.

Alde batetik, adierazi salneurriak kalkulatzerakoan helburu balorazio objektiboa lortzea duen zenbait alderdi hartzen da kontutan, balorazio objektibo hori areagotu egiten delarik baloreen aldizkako berrikuspenaren ondorioz.

Era guztietara, aipatu balorazioaren aurka jotzeko aukera emanez zergapekoaren eskubideak bermatzen dira, kasu horietan peritu-diktamenaren bidez balorazio bikoiztua egiteari ekiten diolarik Administrazioak.

Bestalde, faktoreak zehaztea eta prezio honen kalkulurako formula onartzea positiboa da, zergapeko guztien jakinekoa delako eta zergen jestioa errazten duelako.